CONFERENCIA/PRESENTACIÓN DE LIBROS / HITZALDIA/LIBURUEN AURKEZPENA

Erlazionatutako bideoak / Vídeos relacionados

01:19:39

Conferencia/Presentación de libros / Hitzaldia/Libu...

Konferentziak / Conferencias

Xosé Estévez eta 2 gehiago

Conferencia/Presentación de libros / Hitzaldia/Liburuen aurkezpena

Informazio gehiago

[EU]
"Xosé Estévez historialariaren «A presenza de Castelao en Euskadi» lanak erakutsiko digunez, ikuspegi politiko eta etikotik karisma handikoa izan zen pertsona, Alfonso Daniel Rodríguez Castelao, euskal abertzaletasunarentzat ere lider eredugarri bihurtu zela.

Galiziartasun politikoaren aitak sakoneko maitasuna, zintzoa, izan zion Euskadiri, eta Euskadik mirespenez erantzun zion. 1932an eta 1933an, Euskaditik igaro zen, betiere Europarako joan-etorria eginez, euskal askatasunaren ikurra den Gernikako Arbola ohoratzeko. Castelaoren lan batzuk euskaratu ziren eta harrera oparoa izan zuten. 1940 eta 1950 urteen artean, Buenos Airesko erbestealdian, gogotik parte hartu zuen Euskadiko, Galiziako eta Kataluniako gertakarietan, eta bere hitzaldiek harrera eta zabalkunde zabala izan zuten. “Galeuzca” aldizkaria ere sortu zen Buenos Airesen zegoela, galiziar, euskaldun eta katalan erbesteratuen arteko lankidetzari esker.

Xosé Estévezen liburuan ageri den informazio historiko zehatzari esker, gure iragana hobeto ezagutuko dugu Galiziako historia garaikideko pertsona garrantzitsuenetako baten bidez.

Bestalde, Iñaki Anasagastiren «Castelao e os vascos» lanak −1985ean argitaratu zen «Castelao y los vascos» liburuaren galizierazko bertsioa− buruzagi galiziarraren eta erbestean zeuden euskal buruzagien arteko harremanen berri ematen du. Horrez gain, galiziarren, euskaldunen eta katalanen arteko harremanak erakusten dituzten hainbat dokumentu biltzen ditu liburuak; harreman horren ondorioz, 1923an, “Aliantza hirukoitza” deritzona sortu zen eta 1933an, berriz, “Galeuzca”, hau da, Espainiako Gobernuaren aurrean, interesak eta indarrak koordinatzeko plataforma kultural eta politikoa.

Era berean, sasoia zenean, Eusko Jaurlaritzako eta Galiziako Kontseiluko buruzagien artean zegoen harreman handia islatu da lanaren orrialdeetan, bai eta erakunde horien arteko koordinazio politikoa ere.

Alfonso Daniel R. Castelao jaio zen Rianxo (A Corña) herriko alkate Adolfo Muíños jaunak ere parte hartuko du bi liburuen aurkezpenean."


[ES]
""A presenza de Castelao en Euskadi”, de Xosé Estévez, nos muestra cómo una figura carismática en su perspectiva política y ética, como fue la de Alfonso Daniel Rodríguez Castelao, se conviertió también en un líder de referencia para el nacionalismo vasco.

El padre del galegismo político sintió una honda y sincera querencia por Euskadi y ésta le correspondió con admiración. Pasó por Euskadi en 1932 y 1933 siempre en un viaje de ida y vuelta a Europa, para honrar el Árbol de Gernika, símbolo de las libertades vascas. Algunas de sus obras fueron traducidas al euskera y obtuvieron una fértil acogida. En el exilio bonaerense entre 1940 y 1950 tuvo una importante participación en las efemérides vascas, gallegas y catalanas y sus discursos tuvieron una amplia acogida y difusión. En el exilio bonaerense surgió también la revista “Galeuzca”, fruto de la colaboración de expatriados gallegos, vascos y catalanes.

El libro de Xosé Estévez contiene una detallada información histórica que permite acercarnos y conocer un poco más nuestro pasado a través de una de las figuras más relevantes de la historia gallega contemporánea.

Por su parte, “Castelao e os vascos”, de Iñaki Anasagasti, −edición en gallego de “Castelao y los vascos”, publicado en 1985− da a conocer las relaciones entre el líder galleguista y los dirigentes vascos en el exilio. El libro reúne, además, una serie de documentos que ilustran las relaciones entre gallegos, vascos y catalanes que desembocaron en 1923 en la creación de la “Triple Alianza” y en 1933 en “Galeuzca”, plataforma cultural y política para coordinar intereses y fuerzas ante el Gobierno central.

Destacan también en estas páginas la intensa relación existente en su día entre dirigentes del Gobierno vasco y el Consejo de Galicia, así como su coordinación política.

Adolfo Muíños, alcalde de Rianxo (A Coruña), pueblo natal de Alfonso Daniel R. Castelao, participará también en la presentación de estos dos libros."
Egitaraua / Agenda
30 iraila
19:00
Conferencia/Presentación de libros / Hitzaldia/Liburuen aurkezpena
Hizlariak
Hizlariak
Xosé Estévez (Historiagilea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua. / Historiador y profesor emérito de la Universidad de Deusto.)
Iñaki Anasagasti (Idazlea eta Castelao eta Euskadiren arteko harremanei buruzko ikertzailea. / Escritor e investigador sobre las relaciones de Castelao y Euskadi.)
Adolfo Muiños (Rianxoko alkatea (Coruña). / Alcalde de Rianxo (A Coruña))
Bideoak
Bideoak
01:19:39

Conferencia/Presentación de libros / Hitzaldia/Libu...

Konferentziak / Conferencias

Xosé Estévez eta 2 gehiago

Conferencia/Presentación de libros / Hitzaldia/Liburuen aurkezpena

Hizlariak