Premios Sabino Arana Sariak 2018

Eskerrik asko kultur ekitaldi honetan streamingaren bitartez gurekin egon zareten guztioi. Hurrengo batera arte.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Muchas gracias, eskerrik asko a todos y todas los que nos habéis acompañado en esta gala cultural a través del streaming. Nos vemos en una próxima ocasión.

Erlazionatutako bideoak / Vídeos relacionados

01:43:29

Premios Sabino Arana Sariak 2018

Premios Sabino Arana Sariak 2018
Sabino Arana Fundazioak ematen dituen Sabino Arana sarien XXX. edizioa izango da aurtengoa. Sariok urtero-urtero ematen dira euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrena dela eta. Sari horien bidez, Fundazioak aitortza egiten die gizarteari zerbitzu esanguratsua eskaintzeko gaitasun agerikoa erakusten duten pertsona, erakunde edo elkarteei.

Juan Mª Atutxak, Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, eta Irune Zuluagak, erakundeko zuzendariak, aurkeztu dituzte hogeita hamargarren edizioko saridunak.

Biek adierazi dutenez, Sabino Arana Fundazioak Txomin Bereciartua abadearen eta Novia Salcedo Fundazioaren sortzaile eta ohorezko presidentearen ibilbidea eta lan-jardun oparo zein emankorra aintzatetsi eta saritu nahi ditu, hamaika gizarte-, kultura- eta hezkuntza-ekimenen bultzatzaile izan delako.

Sari honen bidez, Sabino Arana Fundazioak “balioa eman nahi die Txominen ekinbide solidarioari eta gure herriko gizarte- eta kultura-erakundeekin hartutako konpromiso tinkoari, batik bat, gazteen prestakuntza eta sustapenari dagokienez. Izan ere, Txomin Bereciartuak gure gazteen laneratzea eta balioen inguruko heziketa bultzatu ditu aisialdiko jardueren bidez, hainbat hamarkadetan, aisialdiko elkarte batzuen sortzaile eta sustatzaile izan delarik”, azpimarratu dute Fundazioaren arduradunek.

Beste saridunetako bat egun Cintruenigon bizi den Donostiako idazle Dolores Redondo izango da. Dolores, besteak beste, ‘Baztango trilogia’ izeneko liburu-sailaren egilea da, hots, azken urteotan gaztelaniaz idatzi diren liburu arraskatsuenetakoen egilea.

Literaturako sari eta aintza ugari jaso ditu, milioika irakurle ditu munduan historian, liburu gehien saldu duen euskal idazlea da eta munduko bazter guztietako 30 argitaletxek baino gehiagok argitaratu dituzte donostiarraren lanak… Horregatik guztiagatik, Dolores Redondo literaturaren olinpoan dago gaur egun” nabarmendu dute Fundazioko kideek. Era berean, adierazi dute ´Baztango trilogia` Doloresen literaturako lan bikainenetakoa dugula, “irakurlea erakarri, liluratu, txunditu eta hunkitu egiten duen bitxia. Gainera, Baztan harana zabaldu du mundu osora eta mundu-mailako hedadura eman die euskal Pirinioetako xarmari eta bertako jendearen bihotzari”.

XXX. edizio honetan, Sabino Arana Fundazioak Juanjo Mena zuzendaria ere aintzatetsi eta saritu nahi du, “munduko orkestra ospetsuenak zuzentzen egindako lan bikainagatik eta, bidenabar, Gasteizen eta Euskadiren oihartzuna munduko agertoki garrantzitsuenetara eramateagatik”.

Fundazioko kideek diotenez, “estimu handian dute gasteiztarra musika klasikoaren zaleek eta adituek. Juanjo Menaren ibilbide bikain eta egundoko gaitasunari esker, lehen urratsak Bilboko Orkestra Sinfonikoan egin zituen arabar kosmopolita honek munduko orkestra sinfoniko onenetako batzuk zuzendu ditu, hala nola, Berlingo Filarmonikoa, Milango Scala, edo BBCko Filarmonikoa. Batuta miresgarria eta, gainera, musikaren zabalkundearekin eta arteen nahiz kulturaren sustapenarekin engaiatua.

Ana Urquijo abokatuak eta higiezinen jabetzako agente Ana Urquijok ere Sabino Arana Fundazioaren aintzatespena eta saria jasoko ditu urtarrilaren 27an, “berdintasuneranzko bidean, hesiak apurtzen aurrendaria izan delako, bereziki, gizonezkoak oraindik ere nagusi diren arloetako zuzendaritzetan, besteak beste, kirolaren eta lan-munduaren esparruetan” adierazi dute fundaziokoek.

“Anaren konpromisoari eta borondate irmoari esker, arinago beste emakumerik inoiz heldu ez zen lekura iritsi zen: lehen emakumea izan zen Athletic taldearen zuzendaritzan (1990), lehen presidenteordea, eta lehen mailako euskal talde baten (Athletic) presidentea, 2006. urtean. Era berean, lehen emakumea izan zen Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren zuzendaritza taldean, 1987an”.

Ana adibidetzat hartuta, Sabino Arana Fundazioak “aintzat hartu nahi ditu egunero-egunero kristalezko sabaia apurtzen duten emakume guztiak, eta haien eredua, eskarmentua eta konpromisoa eskaintzen dizkiote gizarte berdinkidearen auzolanari”.

Azkenik, Sabino Arana Fundazioak Michel Camdessus, “euskal herritar unibertsala eta, XX. mendearen azken herenean, munduko ekonomiaren eragile nagusietakoa, aintzatetsi eta saritu nahi du, garapen-eredu inklusiboaren aldeko ekarpenagatik”. Altxorreko zuzendari eta Frantziako Bankuko gobernadore izan zela, Europako ekonomiaren eta diruaren batasunean parte hartu zuen; geroago, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari-kudeatzailea zela, eginkizun garrantzitsua izan zuen antzinako sobietar herrialdeak merkatu-ekonomiara igaro zitezen laguntzen. “Merkatuak darabilen oihanaren legearen aurrean, edozein prezioren trukeko mozkinak handiagotzearen aurrean eta eredu neoliberal edo zentralizatuen aurrean, garapen-eredu inklusiboa aldezten du Camdessusek, eredu horrek pertsonen duintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzen dituelako. Michel Baionan sortu da eta, aurreko guztiaz gain, erabat engaiatuta dago ingurune hurbilarekin eta gure herriarekin” adierazi dute Fundazioaren ordezkariek.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Los premios de Sabino Arana Fundazioa, que este año cumplen su XXX edición, se otorgan anualmente con motivo del aniversario del nacimiento del fundador del nacionalismo vasco. Con estos galardones, la Fundación reconoce a personalidades, instituciones o colectivos que destacan por su capacidad de entrega y vocación de servicio a la sociedad.

Juan Mª Atutxa, presidente de Sabino Arana Fundazioa e Irune Zuluaga, directora de la entidad, han presentado a los galardonados de esta trigésima edición.

Según han señalado, Sabino Arana Fundazioa quiere reconocer y premiar al sacerdote Txomin Bereciartua, fundador y presidente de honor de la Fundación Novia Salcedo, “por su dilatada y fecunda trayectoria personal y profesional como impulsor de innumerables iniciativas sociales, culturales y educativas”.

Con este premio, Sabino Arana Fundazioa quiere “poner en valor su amplio recorrido solidario y su firme compromiso con diversas instituciones socioculturales del país, muy especialmente, con la formación y promoción de los jóvenes, fomentando tanto su integración en el mundo laboral como su formación en valores a través del tiempo libre, donde fue durante décadas alma mater y promotor de varios de sus movimientos”, han destacado los responsables de Sabino Arana Fundazioa.

Otro de los premiados será la escritora donostiarra, afincada hoy en Cintruénigo, Dolores Redondo, autora, entre otros, de la exitosa 'Trilogía del Baztán', uno de los fenómenos literarios en castellano más importantes de los últimos años.

“Sus numerosos premios y reconocimientos literarios, sus millones de lectores en el mundo- es la autora vasca que más libros ha vendido en la historia- y la edición de sus obras por más de 30 editoriales en todo el mundo han elevado a Dolores Redondo al olimpo de la literatura”, han subrayado desde la Fundación. Asimismo, han destacado que “Trilogía de Baztán” es una de sus joyas literarias, que además de “atrapar, cautivar y emocionar al lector, ha contribuido a la proyección del Baztán en el mundo, y dotado de dimensión universal a la magia y al encanto del Pirineo vasco y al alma y corazón de sus gentes”.

En esta XXX edición, Sabino Arana Fundazioa quiere, también, reconocer y premiar al director Juanjo Mena “por su brillante carrera profesional al frente de las orquestas más prestigiosas del mundo, llevando el nombre de Vitoria-Gasteiz y el de Euskadi hasta los principales escenarios del planeta”.

“Admirado por aficionados, amantes y especialistas de la música clásica, su impecable trayectoria y su enorme potencial han llevado a este alavés cosmopolita -que dio sus primeros pasos como director en la Orquesta Sinfónica de Bilbao- a dirigir algunas de las orquestas sinfónicas más importantes del mundo, entre ellas la Filarmónica de Berlín, la Scala de Milán, o la Filarmónica de la BBC”. “Una batuta prodigiosa, comprometida, además, con la difusión de la música y el fomento de las artes y la cultura”, han afirmado.

También la abogada y agente de la propiedad inmobiliaria, Ana Urquijo, recibirá el próximo 27 de enero el reconocimiento y admiración de Sabino Arana Fundazioa por haberse convertido en “ejemplo pionero de superación de barreras en el camino hacia la igualdad, en ámbitos de dirección especialmente masculinizados como el deporte o el mundo laboral”.

“Su compromiso y su firme y decidida voluntad le llevaron a donde no había llegado antes una mujer: fue la primera directiva del Athletic (1990), su primera vicepresidenta, y la primera presidenta de un club de fútbol vasco de la 1ª División –el Athletic- (2006). También fue la primera mujer en acceder a la Junta Directiva del Colegio de Abogados de Bizkaia (1987)”.

En la persona de Ana, Sabino Arana Fundazioa quiere reconocer “a todas las mujeres que día tras día rompen con el techo de cristal, y aportan su ejemplo, experiencia y compromiso a la obra común de una sociedad igualitaria”.

Y finalmente, Sabino Arana Fundazioa quiere reconocer y premiar a Michel Camdessus, “vasco universal y uno de los principales protagonistas de la economía mundial durante el último tercio del siglo XX, por su aportación y defensa de un modelo de desarrollo inclusivo”. Como director del Tesoro y gobernador del Banco de Francia, participó en el diseño de la integración económica y monetaria europea y, más adelante, como director-gerente del Fondo Monetario Internacional jugó un papel muy importante en la transición de los países del bloque soviético a la economía de mercado. “Frente a la ley de la selva del mercado y la maximización del beneficio a cualquier precio y frente a modelos neoliberales o centralizados, defiende un modelo de desarrollo inclusivo, garante de la dignidad de la personas y la cohesión social. Nacido en Baiona es, asimismo, un hombre sensibilizado y comprometido con su entorno próximo y con el país”, han destacado los responsables de la Fundación.
  • Egitaraua / Agenda - 27 urtarrila

  • 12:00h

    2018ko Sabino Arana Sariak - Teatro Arriaga 12h (Bilbao)

    Txomin Bereciartua abade eta gizarte- nahiz kultura-ekintzailea, Dolores Redondo idazlea, Juanjo Mena orkestra-zuzendaria, Ana Urquijo abokatua eta higiezinen jabetzako agentea eta Michel Camdessus ekonomialaria ditugu Sabino Arana Sarien 2018ko hartzaileak.

    El sacerdote y activista socio-cultural, Txomin Bereciartua, la escritora Dolores Redondo, el director de orquesta Juanjo Mena, la abogada y agente de la propiedad inmobiliaria Ana Urquijo y el economista Michel Camdessus serán los galardonados con el Premio Sabino Arana 2018.